Documental en ETB 1

«Bi Errepidean» saioak klausura komentu bateko ateak zeharkatuko ditu astelehenean
2008/06/27
Erlijioa gai nagusi hartuta, klausura moja baten eta musulman euskaldun baten esperientziak ezagutuko dituzte

Zer nolako bizimodua dute klausura komentu bateko biztanleek? Zerk bultzatzen du emakume bat bizi osoa horma artean igarotzera? Horrenbeste indar al dauka fedeak? Galdera horiei guztiei erantzungo die asteleheneko «Bi Errepidean» saioak, Olatz Garmendia mojaren eskutik. Olatzek Donamariako Santa Teresaren monasterioko ateak irekiko dizkie Alex Sarduiri eta saioko kamerei. Urko Aristik bestelako protagonista baten bizimodua izango du aztergai. Othman Alfredo Gomez Kortazarren eskutik, musulmanen ohiturak eta sinesmenak ezagutuko ditu. Zortzi urte dira Othman musulman bihurtu zela, eta geroztik Euskal Herriko islam komunitatearen partaide garrantzitsua da. Urkok otoitz musulmana ikasi eta ¿halal¿ jatetxe bateko kartaren sekretuak ezagutzeko aukera izango du.
Bi erlijioen arteko desberdintasunak asko badira ere, dauzkaten antzekotasunak uste baino gehiago dira. Astelehenean, ETB-1en, «Goenkale»ren ondoren, munduko bi erlijio garrantzitsuenak ¿Bi Errepidean¿ saioan.